XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neure morroi eta mirabeen gainera ere isuriko dut neure Espiritua, egun haietan (Jl 3, 1-2; ikus Ez 36, 26; 27, 5).

Kristo, Espirituaren Jauna Mendetan agertu gabe egon ondoren, Espiritua Jesusengana jaisten aurkitzen dugu berriro, Beronen bataio egunean (Mt 3`16 eta paraleloak), baina ez eginkizun jakin bat emateko, eta eginkizun horrek iraun bitartean.

Harekin izateko, antzinako profetekin gertatzen zen bezala; baizik eta era egonkorrean Harekin geratzeko.

Inor ez zen ausartu horrelakorik itxarotera.

Alexandriako Filon judutarrak bazekien Jainkoaren Espirituari posible zaiola ariman egotea, baina ezinezkoa zaiola era iraunkorrean egotea, hori gizakia Jainkoa adinakoa egitea izango bait litzateke.

Ideia horiek jakinda suma dezakegu, zer adierazi nahi duen Espiritua jaisten da Jesusengana eta Berarekin gelditzen da (Jn 1, 33) esateak.

Eduard Schweizerrek dioen bezala, Kristo ez zen izan Espirituak bereganaturiko beste profeta bat, Espirituaren Jauna baizik.

Badirudi, lau ebanjelariak bat datozela esatean, Bazko aurreko garaian Jesusek bakarrik zeukala Espiritua.

Honela, Jn 7, 39an argi eta garbi esaten da: Espiritua ez zen oraindik emana izan, Jesus ez bait zen oraindik goretsia izan .

San Lukasen azalpenaren arabera, Espiritua isuria izan zen ikasleengan Pentekostes egunean (Ap Eg 2, 1-4).